Enpresetan borondatezko gizarte-aurreikuspena eta berdintasun-planak sustatzea, Ekonomia eta Ogasun sailaren 2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren ardatzak

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Ekonomia eta Ogasuneko sailburu Pedro Azpiazuk Sail horrek 2022rako onartutako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren berri eman du gaurko, asteartea, Gobernu Kontseiluan. Plan horren ardatz nagusiak dira borondatezko gizarte-aurreikuspena eta berdintasun-planak sustatzea.

Hartara, bestelako dirulaguntza-lerroez gain, Plan horrek aintzat hartzen du:

Borondatezko Gizarte Aurreikuspena sustatzea eta bultzatzea.

Enpleguaren arloko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko beste Erakunde batzuk era daitezen bultzatuko da. Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Federazioak 18.000 € jasoko ditu Gizarte Aurreikuspen Osagarria sustatu eta garatuko duten jardunaldiak antolatzeko; eta, Gizarte Aurreikuspen Osagarria sustatzeari dagokionez, Ekonomia eta Ogasun Sailak 160.000 € erabiliko ditu enpleguaren arloko lehentasunezko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko beste Erakunde batzuk era daitezen babesteko eta Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren Euskal Behatokia abian jartzeko; gainera, joan den ekitaldian UPV/EHUko Sarriko Fakultatearekin elkarlanean abian jarri zen Gizarte Aurreikuspenari buruzko Oinarrizko Ikastaroa antolatzen jarraituko du.

Enpresen barruan genero-berdintasuneko planak bultzatzea.

2022an Elkargirekin Lankidetza Hitzarmen bat sinatzea aurreikusten da, Elkargiren sozietate-oinarria osatzen duten enpresen barruan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planak onar daitezen bultzatze aldera. Horrela, “Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak bultzatzea” izango da berriro ere 2022. ekitaldirako Finantza Politikako Zuzendaritzaren helburu estrategikoa. Aurrekontu-konpromisoa 150.000 €-koa da, eta, behar izanez gero, handitu ahal izango da.