Hainbat prestakuntza eskaintzen ditu Barakaldoko Gazteria Zerbitzuak gazteek aukera berberak izan ditzaten

0

Barakaldoko Gazte Bulegoak, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei informazioa eta laguntza emateko zerbitzuak, prestakuntza eskaintzen die aisialdiko tokiko elkarteei, beren esku-hartzea hobetzeko, baliabide berriak ezagutzeko edo parte hartzeko egiturak indartzeko, dituzten premien eta Gazteria Arloari egindako eskaeren arabera. Ikasturte honetan, haurren tratu onaren arloko prestakuntza-ekintzak egin dira, adibidez, arlo horretako legeria berri bat indarrean sartu delako.

Azken hiruhileko honetan,  aukera-berdintasuna sustatzeko prestakuntza-ekintzetan oinarrituko da udaleko Gazteria Zerbitzuak gazte-elkarteei zuzendutako eskaintza.

Beste behin ere, gazteek helarazten dizkiguten interesen berri ematen dugu, eta Berdintasunerako IV. Tokiko Planean finkatu diren prestakuntza-ildoak lantzen ditugu, bai eta berriki gure hiriko gazte-taldeek parte hartu duten Berdintasunaren aldeko Itun Sozial eta Herritarrean hartutako konpromisoak ere. Itun horretan, haurrekin eta gazteekin lan egiten duten tokiko eragileei prestakuntza ematen zaie, gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko tresna eraginkorra izan daitekeelakoan.

Hala, datozen hilabeteetan,  Barakaldoko gazteei zuzendutako doako prestakuntza-ekintzak egingo dira. Lehenengoa martxoaren 16an izango da, 18: 00etan, Gazte Bulegoan, Astialdia Hezkidetzatik  abiatuta berrausnartzea izenburupean. Saio praktikoa izango da, eta aisialdiko elkarteetan berdintasunezko hezkuntza (hezkidetza) lantzeko tresna bat aurkeztuko da. Alboan GKEak diseinatu du ekintza hori, hainbat gazte-erakunderekin lankidetzan, hala nola EGK/Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Indautxuko Eskautak, edo Giltzarri udal aisialdiko eta nerabeekin parte hartzeko udal zerbitzua.

Bigarren ekintza apirilaren 30ean izango da, 11:00etatik 14:00etara Gazte Bulegoan, Nola landu haurrekin aniztasun sexuala izenburupean. «Saio honetan sexu-aniztasunen kontzeptualizazioa landuko da, eta inklusioa eta aukera-berdintasuna bultzatzen duten inguruneetan lan egiteko jarraibideak eskainiko dira», adierazi du Martinek.

Hirugarren jarduera maiatzaren 14an egingo da, 11:00etatik 14:00etara Gazte Bulegoan, Begiraleak beren motxila berrikusten izenburupean. «Batzuetan, aurreiritzien eta prestakuntzarik ezaren ondorioz, taldeetako arduradunek ez dakite   nola moldatu aniztasuna elkarteetan. Saio honetan aniztasuna ikuspuntu integratzaile batetik kudeatu ahal izateko tresnak aztertu eta lortu nahi dira», azaldu du Gazteria Arloko zinegotziak.

Saio guztiak doakoak izango dira, eta edukiera mugatua izango dute.  Horietan parte hartzeko, Gazte Bulegora jo, eta plaza erreserbatu besterik ez da egin behar, Donibane kaleko 17an, telefonoz (944 789 596) edo Whatsapp 688 63 99 35 helbidera edo gaztebulegoa@barakaldo.eus helbide elektronikora mezua bidaliz.