PRUEBA
Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Ximo Puig Valentziako Generalitateko presidentea Ajuria Enean batzartu dira gaur, bi erkidegoen arteko lankidetza-harremanak estutzeko. Bileran, besteak beste, Europako funtsekin, zentro teknologikoekin eta kulturarekin lotutako balizko lankidetza esparruak aztertu dituzte.
Halaber, biek adierazi dute kezkatuta daudela Ukrainan bizi den krisi humanitario larriagatik. Baita gatazka honetako errefuxiatuei laguntzeko prest daudela ere.
Errusiaren inbasioaren ondorio ekonomikoak ere jorratu dituzte, bereziki energiaren prezioen gorakada.
Lehendakariak, halaber, Ximo Puig Presidentearekin batera etorri diren biktimen elkartei babesa eta errespetua adierazi die.