Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko lege proposamenari argi berdea eman dio Jaurlaritzak

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua
PRUEBA
  • Gobernu Kontseiluak aldeko irizpidea agertu du eta ontzat ematen du familia eremuan, hezkuntzan, administrazioan, lanean, aisialdian edota justizian neurri berriak bultzatzen dituen ekimena

Transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legea aldatzeko lege proposamena kontuan hartzearen aldeko irizpidea adierazi du gaur Eusko Jaurlaritzak. Araua bat dator gizartean transexualitateari buruz dagoen pertzepzioaren bilakaerarekin. Izan ere, gero eta gehiago onartzen da sexu aniztasunaren beste adierazpen bat bezala.

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio 2020-2024 gobernu programan ezarritakoa betetzen duen lege-proposamenari. Gainera, ekimenak segida ematen die pertsona transexual eta transgeneroen alde diharduten elkarteekin adostutako akordioei, eta baita adingabe transexualen familiekin lortutako akordioei ere.

EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IU legebiltzar taldeek proposatutako ekimen honek transexualen diskriminazioa babesteko eta prebenitzeko ikuspegi eta tratamendu integral batetik heltzen dio gaiari. Horrela, neurri berriak hartzen ditu familian eta baita  hezkuntzaren, osasunaren, administrazioaren, lanaren, kulturaren, kirolaren, aisialdiaren, segurtasunaren eta justiziaren arloetan ere.

Proposamenaren arabera, transexualen edo transgeneroen eskubideen arloan lan egiten duten elkarteek parte hartu behar dute legean aurreikusitako aginduak garatze aldera, bai eta adingabe transexualen senideen elkarteek ere.

Proposamen honekin Euskadi Europako gizarte aurreratuenen pare kokatzen da, transexualen errespetuari, babesari eta haien diskriminazioaren aurkako borrokari  dagokienez.