«2.000 del Winnipeg: diario de a bordo» Josu Chueca historialariaren liburu aurkezpena

0
PRUEBA

• Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak diruz lagundutako obra da, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak argitaratua

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan, Gogoran, aurkeztu da, gaur arratsaldez, “2.000 del Winnipeg: Diario de a bordo” Josu Chueca historialariaren liburua, Gogorak diruz lagundutako lana, eta Intxorta 1937 elkarteak sustatua. Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Josu Chuecak, Aintzane Ezenarrok, Memoria Institutuaren zuzendariak eta Julia Monjek, Intxorta 1937 elkarteko kideak.
Liburu honek kontatzen du Frantzian 2.573 errefuxiatu abiatu zirela 1939ko abuztuaren 4an Txilera, Winnipeg kargaontzi frantsesean, SEREk (Espainiako Iheslarien Ebakuazio Zerbitzua) pleitatuta eta Pablo Neruda idazlearen (Txileko kontsul berezia Parisen) tutoretzapean. Bidaia horren barruko egunkaria, orain arte argitaratu ez dena, faksimile gisa jasotzen da eta liburu honetan transkribatzen dira, hitzez hitz, zeharkaldiko eguneroko bizitzako alderdiak, bai eta bidaiaren zerrenda egiaztatua eta eguneratua ere.
Gerra Zibilaren osteko erbestealdiaren pasarte historiko honek gaurkotasun osoa du egun, Europa gerra testuinguruan aurkitzen den honetan. Josu Chueca, liburuaren egilea, Historia Garaikideko irakaslea da EHUn, eta bere ikerketa-ildoen artean 1939ko erbestealdiarena nabarmentzen da.

Hurrengo liburu-aurkezpena

Maiatzaren 4an, “Exilio republicano y pluralismo nacional, España 1936-1982” Ramón Villaresen lana aurkeztuko du Joseba Aguirreazkuenagak, EHUko Historia Garaikidean katedradunak.
Liburu honek egungo Espainiaren lurralde-antolaketa politikoaren genealogia aztertzen du, 1939ko porrotaren ondoren errepublikaren esperientzia eta erbestealdi luzea oinarri hartuta, bi prozesuak trantsizio demokratikoan bateratuz.