Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluari harrera Legebiltzarrean, aste honetan izango den Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren ospakizunen esparruan

0

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidedentea izan da, Andoni Iturbe legelari nagusiarekin batera, Eusko Legebiltzarrak Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluari eginiko harreraren buru. Ekitaldia Legebiltzarreko egoitzan egin da, eta aste honetan Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren ospakizunen esparruan sartzen da. Ekitaldian Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta José Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea ere izan dira.

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren ordezkari den aldetik, José Luis de la Cuesta Kontseiluko presidenteak ekitaldiaren “sinbolismoa” nabarmendu du, datorren ostiralean Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren esparruan. “Pandemiaren egoera gaindituta, etorkizunean espazio publikoko ospakizunei helduko diegu berriro, datozen urteotan garatu beharreko lan-ildoarekin: biktimen memoriaren presentzia espazio publiko honetan, bereziki artearen hizkuntza sinbolikoaren bidez”.

José Luis de la Cuestak eman dio Euskal Ganberari, kontseiluaren izenean, honako dokumentu hau: Terrorismoaren biktimen aitorpenerako eta erreparaziorako eman beharreko urratsak, bai eta biktima horiek hezkuntza-planoan eta iraganari buruzko hausnarketa kritikoaren prozesuetan eta, oro har, desberdinen arteko elkarrizketan egiten duten ekarpena hobetzeko eta hura eraginkorragoa izateko eman beharrekoak ere.