Ukrainako herritarrei elkartasuna agertzeko adierazpen instituzionala onartu du Azpeitiko Udalak

0
PRUEBA
Atzoko plenoan, adierazpen instituzionala onartu zen, aho batez, Ukrainiako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko. Mozioa irakurtzearekin batera, Nagore ALkorta Alkateak adierazi zuen dagoeneko Ukariniatik errefuxiatuta Azpeitira etor daitezkeenak herrian hartu eta beren beharrei erantzuteko azpiegitura batzuk prest dituela udalak: «Prest ditugu azpeigitura batzuk, eta lehen ukrainarrak ere iritsi dira Azpetira eta gaur atenditu ditugu udaletxeko gizarte zerbitzuetan, behar desberdinei aurre egiteko. Gehiago ere etor daitezkelakoan, azpiegitura publikoak zein titularitate desberdinetako azpiegiturak aztertzen ari gara».

EUDEL-ek egindako deiarekin bat eginez, Ukrainako herritarrei babesa eta elkartasuna adierazteko gaur 12:00etan kontzentrazioa egingo da plazan.

Errusiako Gobemuak Ukraina erasotzeko eta inbaditzeko hartutako erabakiaren ondorioz, joan den ostegunetik dozenaka pertsona hil dira, ehunka zauntueta bonbetatik ihes egiten ari diren pertsona asko.
Errusiako Gobernuak egindako erasoa justifikaziorik gabeko erasoa da, inoiz ez bezalako larritasuna duena, eta nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabaria, segurtasun globala eta egonkortasuna arriskuan jartzen dituena.

Horregatik guztiagatlk, Azpeitiko Udalak honako erabaki hau onartu du:

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
l.- Azpeitiko Udalak Errusiaren eraso militarra salatu du, eta berehala bertan behera uzteko eta indar militarrak Ukrainako lurraldetik erretiratzeko eskatu du.
2.- Azpeitiko Udalak eskatzen du berehala eten daitezela liskarrak, biktimen kopurua biderkatu baino lehen, eta tropak itzul daitezela Errusiako Federazioaren nazioarteko lurralde aitortura.
3.- Azpeitiko Udalak dei egiten die eragile guztiei gerra-arriskutik urrunduko gaituzten konponbideak bila ditzaten.
4.- Azpeitiko Udalak berretsi du ezberdintasunak Nazio Batuen Gutunaren esparruan konpondu behar direla, bide baketsu eta diplomatikoen bidez.
5.- Azpeitiko Udalak Europako erakundeei eskatzen die arreta eman diezaiela Europako beste herrialde batzuetan babes bila ari diren Ukrainatik joandako pertsonei.
6.- Azpeitiko Udalak babes eta elkartasun osoa adierazten die Ukrainako herriari eta Errusian gerraren aurka agertu diren eta poliziaren eta militarren errepresioa jasaten ari diren pertsonei.