Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak eta Arantza Chacón Zehar-Errefuxiatuen zuzendariak hedabideak artatuak izan dira Oñatiko Larraña Etxean. Beraiekin iritsi berriak diren ukrainar errefuxiatuak izan dira.
Halaber, etxea bisitatu da, Ukrainaren inbasioaren ondoren Euskadin babes bila dabiltzan pertsona horien egunerokoa erakusteko.
Orain arte, hogei bat pertsona euren kabuz iritsi dira Eusko Jaurlaritzak Oñatin, Tolosan eta Berrizen dituen baliabideetara.
Gainera, errefuxiatuak@euskadi.eus postontziak 2.000 eskaintza solidario baino gehiago jaso ditu jada, ondoren Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak kudeatuko dituenak, Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioari esker.