Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren genero berdintasun taldean aurkeztu du Emakundek soldata arrakala murrizteko 2025era arteko ekintza plana

0
PRUEBA

Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren genero berdintasun taldean aurkeztu du Emakundek soldata arrakala murrizteko 2025era arteko ekintza plana

Eusko Jaurlaritzaren Soldata arrakala murrizteko 2030erainoko Estrategiaren barruan kokatzen den 2022-2025 aldirako Ekintza Plan Operatiboa aurkeztu du gaur Izaskun Landaida zuzendariak Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren genero berdintasun taldean.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak koordinatuko ditu ekintza plan honetako lanak, Emakunderen bitartez, eta Eusko Jaurlaritzako beste zazpi sailek hartuko dute parte: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen saila; Ekonomia eta Ogasuna; Hezkuntza; Gobernantza Publiko eta Autogobernua; Osasun saila (Osakidetzaren bitartez), Lan eta Enplegu saila eta Lehendakaritza.

Horrela, plan berri hau Estrategiak definitutako 4 jarduera-ardatzen gainean egituratzen da:

  1. ARDATZA: soldata/orduko desberdintasuna murriztea,ikuskapen-lanak indartuz, erabakiak hartzerakoan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua bultzatuz edo estereotiporik gabeko hezkuntza- eta lan-ibilbideak bultzatuz.
  2. ARDATZAlanaldiari dagokionez desberdintasuna murriztea,enpresei lagunduz kontziliaziorako neurriak ezartzen; ordaindu gabeko zainketa-lanak ikusaraziz eta balioa emanez; eta hitzarmen kolektiboetan eta enpresa-akordioetan berdintasunaren aldeko neurriak sartzea sustatuz.
  3. ARDATZA:Hezkuntza eta gizarte-sentsibilizazioa: ikastetxeek beren ekintzetan genero-ikuspegia txerta dezaten sustatzea eta hezkidetzaren arloan irakasleek hezkidetzan dituzten gaitasunak hobetuz.
  4. ARDATZA: enpresa- eta sindikatuen sentsibilizazioa,enpresa txiki eta ertainei lagunduz berdintasunerako diagnostikoak eta planak egin ditzaten; negoziazio kolektiboan parte hartzen duten enpresa- eta sindikatu-arloko eragileen prestakuntza sustatuz; edo klausula sozialak ezarriz emakumeen berdintasuna bultzatzeko planak edo neurriak dituzten enpresak lehenesteko.

Lau ardatz horien esparruan, 2025eko Ekintza Plan Operatiboak 20 jarraibide eta 74 neurri planteatzen ditu guztira.

Plan operatibo honen erronketako batzuk honako hauek dira:

  • Ordainsarien eta aukeren berdintasunaren printzipioa betetzen dela bermatzea, ordainsarien gardentasuna handituz.
  • Okupazio-segregazioa murriztea, jakinda sexuaren araberako okupazio-segregazioa dela soldata-arrailean eragin handiena duen faktorea, % 35eraino.
  • Berdintasunean oinarritutako hezkuntzan sakontzea, genero-joerarik gabeko hezkuntza- eta lan-ibilbideen bidez, rolak eta estereotipoak gainditzen joateko.
  • Erantzukidetasun soziala bultzatzea.
  • Eta zaintzak demokratizatzea, erakundeen zaintza, pertsonala eta familien zaintzaren arteko oreka berri bat bilatuz, eta lehenengoa indartuz.