Euskal herritarrek interes ertain-handia erakutsi dute errealitate sozialarekiko

0
PRUEBA

Euskal herritarrek interes ertain-handia erakutsi dute errealitate sozialarekiko, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitaratu duen Soziometroaren arabera. Horrela, herritarren % 55 gizartean gertatzen diren gauzen parte sentitzen dira asko edo pixka bat, hau da, gizartean gertatzen diren gauzetan interesa dute, eragiten diela sentitzen dute edo parte hartzen dute.

Azterlanak herritarrek egoerari, jarrerei eta balio politikoei buruz dituzten pertzepzioei buruzko iritziak bildu ditu, eta otsailaren 21etik 25era bitartean egin zen, Errusiak Ukraina inbaditu baino lehen (otsailaren 24an).

Testuinguru horretan, azterlanak erakutsi du gizartearen lehenengo kezka “lan-merkatuarekin” zerikusia duten arazoetan oinarritzen dela. Hala, biztanleen %65ek aipatu du hiru arazo nagusietako bat dela. Bigarrenik, distantzia handira bada ere, “osasun-arretarekin, Osakidetzarekin eta, oro har, osasungintzarekin” lotutako arazoak daude, biztanleriaren % 22k aipatu dituenak. Nabarmentzekoa da aipamen horiek Covid 19rekin lotutako arazo zehatzak ordezkatzen dituztela; izan ere, arazo horiek nabarmen egin dute behera aurreko urtearekin alderatuta, % 28tik gaur egungo % 17ra jaitsi baitira.

Informazio gehiago