EUSKO JAURLARITZAK IBILBIDE SEGURUAK ALDARRIKATU DITU GATAZKETATIK IHES DABILTZAN PERTSONA GUZTIENTZAT

0

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendariak berriro aldarrikatu du berma daitezela “migratzaileen iraganbideak, segurtasunez egin daitezen”. “Denbora asko daramagu korridore humanitarioak defendatzen eta aldarrikatzen, bai Ukrainako inbasioan harrapatuta dauden pertsonentzat, bai Afrikatik Europara iritsi nahian urteak daramatzatenentzat, han ere gatazkak baitaude”.

Legarretak esan duenez, “gaur arratsaldean, hiru pertsonak Bidasoa ibaiara egin dute jauzi, eta bik baino ez dute lortu gurutzatzea. Hori dela eta, Ertzaintzak, une honetan, gailu osoa du aktibo, hirugarren pertsona hori aurkitu ahal izateko.Badirudi berriro migrazioaren aurpegi dramatikoena ikusiko dugula”. Zuzendariak, nolanahi ere, Ertzaintzari lan egiten uzteko unea dela azpimarratu du.

Zantzu guztiek adierazten dutenez, EAEko iragaitzazko migratzaile bat zen, baina, oraindik, ez dute bere identifikazioari buruzko beste daturik, eta ez dakite Eusko Jaurlaritzak Irunen iragaitzazko migratzaileei arreta emateko gaituta dituen baliabideetatik igaro den ala ez.

Legarretak gogorarazi du, era berean, Eusko Jaurlaritzak Irunen gailu bat duela gaituta, eta, bertan, Bidasoa ibaiaren arriskuaz ohartarazten duela; kartelak ditu zenbait hizkuntzatan –frantsesa, ingelesa eta arabidera–. Gainera, Hilanderaseko baliabidean ahoz ere ematen da arriskuaren berri.

Zehazki, atzo, ostiralean, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Jean-René Etchegaray Iparraldeko Komunitateko presidenteak topaketa bat izan zuten Irunen, haietako lurraldeek iragaitzazko migratzaileei arreta emateko duten elkartasuna sendotzeko. Topaketan, In Memoriam omenaldi txikia egin zitzaien Bidasoa ibaian hildakoei eta gerretatik ihesian lekuz aldatzen ari diren guztiei, eta Urkullu Lehendakariaren hitzen arabera, “atsekabez aitortu behar dugu hemendik hurbil, Bidasoa ibaian, batzuek beren bizi-aukera izateko ahaleginetan bizitza galtzen dutela”.

2021ean, hiru pertsonak bizitza galdu zuten, Bidasoa ibaia gurutzatzeko ahaleginetan: Yaya Karamoko, Boli Kostakoa, 28 urtekoa, itota hil zen maiatzaren 22an; bere gorpua Burgosko hilerri musulmanean dago lurperatuta. Abdoulaye Coulibaly, 18 urtekoa, Ginea Conakrykoa, abuztuaren 8an hil zen; bere gorpua aberriratu egin zuten, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Hirugarren gorpua Bidasoa ibaian aurkitu zuten, azaroaren 20an, baina ez da ofizialki identifikatu.