Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenek, Astekonomian bildutakoek, urte honen hasierarekin batera euskal ekonomiak hobera egin duela erakusten dute. Hala adierazten dute euskal ekonomiaren otsaileko termometroak eta Industria Produkzioaren Indizeak; hori bai, batez ere energia-kostuagatik KPIa “neurrigabea” denean.
Hala ere, egoera horrek aldaketa esanguratsua izan dezake martxoan, adierazleek hilabete honetan Errusiak Ukrainan otsailaren 24an hasitako inbasioaren ondorioak jasotzen baitituzte.
Oraingoz, Astekonomiak otsailean euskal ekonomiaren termometroak berriz ere gora egin zuela zertxobait jasotzen du, eta 131,9 puntutan kokatu zela. Industriaren, zerbitzuen eta enpleguaren bilakaera onak justifikatzen du ibilbide hori.
Bestalde, eta Eustaten arabera, industria-produkzioa % 7,0 hazi zen Euskadin urtarrilean, 2021eko hilabete berarekin alderatuta. Horrenbestez, ekoizpen-maila 2019tik oso hurbil dago, gaur arte maximoa urtarrilean izan baita. Energiaren, ekipamendu-ondasunen eta kontsumo-ondasunen ekoizpenaren indarra nabarmentzen da.
Azkenik, otsailean KPIak izandako igoeraren berri eman du Astekonomiak. Otsailean, kontsumoko produktuen prezioak %7,4 igo ziren aurreko urtearekin alderatuta. Produktu energetikoak (argindarra eta erregaiak) garestitu ziren gehien, vaina zenbait elikagaik ere gora egin zuten, hala nola lekaleek, barazkiek, ogiak eta zerealek.
Asteko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, «Astekonomia» izenarekin, eta minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena errazteko.