Beatriz Artolazabalek EAEko gazte kooperanteen elkartasuna nabarmendu du

0

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren balioa azpimarratu du, planetak bizi duen tentsio eta ziurgabetasun une hauetan elkartasuna eta humanismoa sustatzen dituelako. Sailburuak Arabako Barriako foru-aterpetxean parte hartu du gaur goizean, hegoaldeko herrialdeetan GGKEek dituzten gizarte-proiektuak osatuko dituzten gazteen aukeraketan.

Asteburu honetan 124 gazte (103 emakume eta 21 gizon) bilduko dira, 409 eskatzaileren artean hautatuak: 330 emakume ( % 81) eta 79 gizon ( % 19). GGKEak haiekin solasean ari dira, beren proiektuetan parte hartzeko gaitasun onenak eskaintzen dituztenak hautatzeko. Udako hilabeteetan Garapenerako Lankidetzako hainbat ekintza egingo dira, 14 GGKEk sustatuta, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Afrikan eta Amerikan, eta asteburu honetan hautatutako 83 gazteek parte hartuko dute.

 “Egokiena izango litzateke ehuneko horiek antzekoak izatea, baina beti da lasaigarria egiaztatzea gazteria osoak nolako espiritu solidarioa eta konprometitua duen”, nabarmendu du Artolazabal Sailburuak. Hamabosta barru, 83 hautatu –neska-mutilak– berriro batuko dira Barrian, prestakuntza jaso eta xehetasunez ezagutzeko zer proiektutan parte hartzera joango diren.

Atzotik, ostiraletik, bihar arte, igandera arte, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzako Agurtzane Llano zuzendariak eta Paul Ortega eLankidetza Garapenerako Lankidetzako zuzendariak, GGKE antolatzaileetako ordezkariekin batera, elkarrizketak izan dituzte eta zenbait jarduera egin dituzte gazte kooperante izateko izangaien taldearekin, udan egingo diren lankidetzako proiektuetan aplika ditzaketen prestakuntza, hizkuntzak, ideiak eta taldeko ahalmenak ezagutzeko.

Prestakuntza

Horretarako, asteburu honetan, zenbait prestakuntza-dinamika, topaketa eta elkarrizketa egingo dituzte. Hiru egun horien ondoren, Batzordeak 83 parte-hartzaile hautatuko ditu, guztira, eta haiek 15 egun barru berriro batuko dira, Barrian.  Bigarren asteburu horretan, GGKEekiko proiektuetako esperientziarako prestakuntza eskainiko da, eta GGKEek eta Eusko Jaurlaritzak udan hegoaldeko herrialdeetan proiektu sozialetan parte hartzeko hautatutako gazteak zer helmugatara bidaliko dituzten jakinaraziko da.

Hautatutako pertsonek esperientzia aberasgarria biziko dute EAEko GGKEk hiru hilez hego-hemisferoko herrialdeetan egingo dituzten proiektuetan. Eskatzen diren profilen aniztasuna zabala da: hezkuntza, lana eta gizarte-lana, berdintasuna, osasuna, psikologia, informatika, ingeniaritza, komunikazioa, marketina, musika, jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak.  Datorren astean zehar, hautatutako pertsonen eta hautatutako ordezkarien zerrendaren berri emango da.

GGKE                                                                                                 Helmuga          Kooperanteak

Garapenerako lankidetzarako Egoaizia elkartea Peru 3
Euskal Herriko SERSO San Viator Peru 28
Honduras 4
“Juan Ciudad” GKE Peru 2
Ayuda en Acción fundazioa Mexiko 9
Peru 3
Bolivia 3
Misiones Salesianas Kolonbia 2
Taupadak elkartea Bolivia 4
Medicus Mundi Bizkaia elkartea Guatemala 3
Honduras 2
Edex – Komunitatearen Baliabideen Zentroa Kolonbia 2
Haurralde fundazioa Peru 4
Kolonbia 2
Ekuador 2
MUNDUKO LANDAGUNEA GARAPENERAKO ELKARTEA El Salvador 2
ASOCIACION SOLIDARIDAD VEDRUNA-SOLIVE ELKARTEA Gabon 2
ASOCIACION AFRICANISTA “MANUEL IRADIER” Ginea 2
ICLI LANKIDETZARAKO INGENIARITZA Ruanda 2
SALUGANDA ELKARTEA Uganda 2

Hautatzen diren pertsonek prestakuntza jasoko dute, kontzientzia hartuko dute eta esleitutako helmuga ezagutuko dute. EAEko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek hego-hemisferioko herrialdeetan garatuko dituzten proiektuetan hiru hileko esperientzia izan ondoren, ebaluazio-jardunaldiak egingo dira, Barrian –urriaren hasieran–, eta, haietan, gazte kooperanteek esperientziak kontatu eta zenbait ideia eta iritzi emango dituzte.