Famili ugarientzako hobariak eskatzeko epea martxoaren 31n bukatuko da Azpeitin

0
Ondasun higiezinen gaineko eta trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergetan eska ditzakete hobariak. Urtero berritu behar izaten da eskaera. Eta 2022. urteko eskaerak egiteko epea martxoaren 31ean bukatuko da.

Azpeitiko Udalak onartutako 2022ko Ordenantza Fiskalen arabera, familia ugariek Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren (TMIZ) hobaria eskatu dezakete ohi bezala.

Bi zerga horien hobariak urtero eskatu behar dira, eta horretarako azkeneko eguna martxoaren 31a izango da. Udaletxean egin beharko da eskaera, Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan.

Ondasun Higiezinen zerga hobariari dagokionez, familiaren PFEZko aitorpenaren araberako hobaria izango dute.

Seme alaba kopurua 0,00€-24.000€ 24.000€-50.000€ 50.000€-90.000€ >90.0000
3 %90 %50 %15 0
4 %90 %70 %40 0
5 edo gehigo %90 %90 %60 0

 

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko zerga hobaria aplikatzerakoan ere, PFEZko aitorpenarena hartuko da aintzat.

Diru sarrrera gordina 0,00€-24.000€ 24.000€-50.000€ 50.000€-90.000€ >90.0000
Hobaria %40 %30 %20 0

Baldintzak:

– Familia unitate bakoitzak soilik, 5 plaza edo gehiago dituen turismo batentzat izango du hobaria.

– Ibilgailuak gehienez 13,99 zaldi fiskal izan beharko ditu

– Familia ugari horretako kide guztiek Azpeitiko etxebizitza berean egon behar dute erroldatuta.