Azpeitiko Udalak Urbitarte auzoaren hegoaldeko eremua eraberritzeko obrak hasi berri ditu, irisgarritasuna hobetuz herritarren bizi kalitatean eragiteko asmoz. Inguru horretako oinarrizko azpiegiturak lurperatu, oinezkoek eta gune berdeak berritu, aparkalekuak egokituko eta argiteria berritu eta integratuko dira, besteak beste.
Art eraikuntza enpresak egingo ditu obrak eta 206.678,73€ko inbertsioa egingo du udalak eta 4 hilabeteko epea izango du enpresak obrak egiteko.