Jaurlaritzak eskerrak eman dizkie Bidasoako uretan desagertutako pertsonaren bila ibili diren pertsona guztiei

0

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendariak eskerrak eman dizkie larunbatean Irunen Bidasoa ibaia igerian zeharkatu nahian ari zenean desagertu zen pertsonaren bila azken egunotan inplikatu diren guztiei.

Larunbatean arratsaldeko seiak aldera jaso zen Saharaz hegoaldeko beste bi pertsonarekin batera ibaia zeharkatuz mugaren beste aldera iristen saiatzen ari zenean pertsona bat desagertu zela jakinarazi zuen abisua, eta ordutik Eusko Jaurlaritzako larrialdiei aurre egiteko teknikari batek koordinatu ditu mugaren alde honetan Ertzaintza, Gurutze Gorria eta Guardia Zibila pertsona hori aurkitzeko egiten ari diren lanak.

Bai Migrazio eta Asiloko zuzendariak bai José Antonio Fernández 112ko eta Babes Zibileko teknikariak, bilaketa-operatiboa koordinatzen ari denak, erreskate-taldeek izan dituzten zailtasunak azpimarratu dituzte: tenperatura oso hotzak, ur-emari ugaria eta marea biziak.Desagerpenaren abisua 18:02an iritsi zen 112ra, eta itsasbehera 18:22an izan zen.

Gogorarazi behar da 2021eko azaroan, Bidasoa zeharkatu nahian ari zen azken migratzailea hil zenean, bere gorpua ez zela agertu ito eta bederatzi egunera arte.