Lanbidek proiektua bat aurreratu du, bere zerbitzuetako irakurketa errazteko

0
PRUEBA

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak bere zerbitzuetarako irisgarritasuna hobetzeko hainbat proiektu abiarazi ditu (zehazki, komunikazioak errazteko, hizkera egokiaren bidez; eta zeharkako ibilbide mistoen proiektu pilotuak. Ekimen horiek Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren Legean jasota daude, eta une honetan izapidetzen ari dira (Legebiltzarrera bidali aurretik). Esan bezala, ekimen horiek aurreratu dira. Eta arrazoia da kreditu globala handitu dela eta 12 milioi euroko konpromiso-kredituak sortu direla. Hori bihar onartuko du Gobernu Kontseiluak, eta horretarako kontuan hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko aurrekontuak onartzeko itunak.

Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren etorkizuneko Legeak jasotzen du herritarrek (kasu honetan, prestazio ekonomikoen, laguntzen, tresnen eta zerbitzuen titularrek eta onuradunek) eskubidea dutela informazio osoa, egiazkoa, jarraitua, ulergarria, eskuragarria, nahikoa eta eraginkorra jasotzeko. Eta hori betetzeko, legeak aurreikusten du Lanbidek komunikazio guztietan erabiliko duela hizkera argia, erraza eta eskuragarria.

2022 urtean zehar, hainbat ekintza-ildo garatzen ari dira. Eta horiek islatzen dira proiektu batean, helburu duena irakurketa erraztea eta hizkuntza egokitzea. Era berean, KZ Guneen bidez, esperientzia pilotu bat bultzatzen ari da, BGIren eskaera telematikoki aurkeztu behar duten pertsonei laguntzeko. Halaber, beste prozesu partehartzaile bat garatzen ari da, txertatzeko zer ikuspuntu duten erabiltzaileek sistemari buruz (bereziki egoera ahulenean eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen ikuspuntua). Prozesu horietatik guztietatik gomendioak eta jarduera-ildoak sortuko dira, irisgarritasuna hobetzeko. Eta, ondoren, gomendio eta jarduera-ildo haiek 2023an bultzatu beharreko ekimen berrietan zehaztu eta islatuko dira.

Gainera, hurrengo Legeak aurreikusten du pertsonak gizarteratzeko prozesuak indartzea (laguntza emanez eta ibilbide pertsonalizatuak ezarriz). Horrek esan nahi du sakondu egin behar dela, batetik, profilen eta beharren diagnostikoan eta estratifikazioan; eta, bestetik, gizarteratzeko plan integratu eta pertsonalizatuen garapenean. Sakontze horrek xede du, betetik, arretaren pertsonalizazioan aurrera egitea; eta, bestetik, kasuistika konplexuak zeharka jorratzea (Ongizate Estatuaren beste sistema batzuekin).

Gizarteratzeko V. Euskal Plana ere amaitzen ari da. Eta Plan horri esker, proiektu berritzaileak eta traktoreak definitu ahal izango dira (bazterkeria-egoerak prebenitzeko, hobetzeko edo iraultzeko). Proiektu horiek eragin positiboa baldin badute, erreferentzia izan daitezke eta orokortu daitezke.  Proiektu eragile horien artean, proiektu pilotuen bidezko esperimentazioa aurreikusten da (ibilbide mistoetan laguntzeko, baldin eta tartean Ongizate Estatuaren hainbat sistemak parte hartu behar badute aldi berean). Horretarako, gainera, Gizarteratzeko Tokiko Mahaiak egon badaude (legegintzaldi honek  bultzatzen eta zabaltzen dituenak).

Jarduketa horiek diruzaintzako gerakinen kargura kreditu globalaren 12 milioiko igoerari esker aurreratzen dira (aurten, 3.900.000 €; eta datorren urterako, 8.100.000 €ko konpromiso-kreditua). Horiek astearte honetan onartuko dira Gobernu Kontseiluan, aurrekontu-itunak betez. Konpromiso horri esker, gainera, Lanbiden lehendik dauden beste programa batzuk indartu ahal izango dira (hala nola proiektu berezien programak, bereziki kalteberak diren kolektiboentzako lurralde-proiektu berriak, enplegu-zentro berezientzako zein laneratze-enpresetarako proiektuak).

 

  2022 2023  
Proiektu bereziak       500.000 €          1.000.000 €  
Kolektibo kalteberak    2.000.000 €          2.500.000 €  
Enplegurako Zentro bereziak    1.000.000 €          1.000.000 €  
Gizarteratze-enpresak       200.000 €             800.000 €  
Irisgarritasuna: enplegu-zerbitzua eta SVGII       100.000 €             900.000 €  
Zeharkako ibilbide mistoak       100.000 €          1.900.000 €  
OROTARA    3.900.000 €          8.100.000 €    12.000.000 €