Martxoaren 19 eta 20an Igarako errota ikusteko aukera izango da Azpeitin

0
Uraren Munduko Eguna dela eta, martxoaren 19 eta 20an, Igarako Errota martxan ikusteko aurrera eskainiko da. Ekoetxeak antolatzen dituen herritarrentzako ekintzen baitan antolatu du ekintza, eta bi egun horietan, egun bakoitzean bitan jarriko dute martxan errota. Larunbatean, martxoak 19, 16:00etan eta 17:00etan jarriko da martxan; igandean, berriz, 11:00etan eta 12:00etan. Familiei zuzenduriko ekintza da.

Igarako errota Loiolako santutegitik metro gutxira, Sistiagako bidegurutzean, dagoen XVIII. mendeko errota da, eta bisitariek nola funtzionatzen duten ezagutzeko aukera izango dute. Bisitetan parte hartu nahi dutenek aurrez ez dute izenik eman beharko.