Azpeitiko Udalak, aldi baterako administrazio orokorrerako hirigintza teknikaria kontratatuko du, aldi baterako. Lan eskaintzan izena emateko, ezinbestekoa izango da zuzenbidean lizentziatua edo graduatua izatea eta euskarazko 4. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izatea. Interesa dutenek, martxoaren 28a baino lehen eman behar dute izena Lanbideren bidez; epe horren barruan, Lanbiden aurkeztutako Curriculum-aren baitako merituen dokumentazioa eta eskaera orria udaletxean aurkeztu beharko dute interesatuek.