Donostiako Udala Next funtsen kudeaketan aurrera doa

0

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Helmugako turismo jasangarritasuneko plana gauzatzeko 4.400.000 euroko laguntza jasotzea, bai eta 2022-2024 aldian garatuko diren jarduketetarako aurrekontu partidak banatzea ere.

Kopuru hori Donostiak Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) Next Generation funts europarretatik momentuz jaso dituen 18 milioi euro baino gehiagoren parte da, zehazki turismoaren eremura bideratutako atalari dagokio. Laguntza hauek lau ardatz nagusitan banatzen dira:
trantsizio berdea (1,2 milioi),
trantsizio energetikoa (1,4 milioi),
trantsizio digitala (1,1 milioi),
lehiakortasuna (700.000 euro).

Gobernu Batzordeak, halaber, Administrazio klausula zehatzen pleguen ereduak onartu ditu, funts horien esparruan finantzatutako kontratuetarako erabiliko direnak.

Udalak plegu eredu berriak egin ditu, orain arte erabilitakoetatik abiatuta, Next Generation funtsei buruzko araudi espezifikoak ezarritako beharrak jasotzen dituztenak eta Donostiako Udalaren beharrei erantzuten dietenak. Guzti horiek, kontratazio elektronikoaren bidez izapidetuak izan daitezen prestatuak daude.

Azkenik, Udalak Iruzurraren aurkako neurrien plana onartu du, honako arauak ezartzen duen arabera: Erabakiak hartzen edo betearazten dituzten eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren neurriak betearazten parte hartzen duten erakunde guztiek iruzurraren aurkako neurrien plan bat eduki beharko dute, bere jardun-eremuan dagozkion funtsak aplikatu beharreko arauen arabera erabili direla, eta iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak prebenitu, detektatu eta zuzentzeko sistema bat ezarri dela bermatu eta deklaratu ahal izateko

Prozedura horren bidez, halaber, Udalaren Gobernantza sistema osatu nahi izan da, Etika Publikoaren eremua garatuz, azken urteotan heldutako gainerako espazioekin bat eginez (Gardentasuna, Administrazio Digitala, Datu pertsonalen babesa, Herritarren arreta integrala, Kudeaketa aurreratua, etab.).

Plan honen elementuetako bat gaur onartutako Adierazpen politikoa da. Honen bidez, zuzentasun mekanismoak modu eraginkorrean indartzeko eta, zehazki, irregulartasun administratiboak, iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak modu eraginkorrean borrokatzeko beharrezkoak diren neurriak aplikatzeko konpromisoa hartu nahi da.

Adierazpen honek, gainera, konpromiso politiko eraginkorra izatea du helburu, finantza kudeaketa ona bermatzeko eta Europar Batasunaren finantza interesak zaintzeko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari lotutako Europako funtsen erabileran biltzen diren jardueretan edo finantza baliabideetan, baina baita Europar Batasuneko Urte Askotako (2021-2027) Finantza Esparrutik etorritako gainerako funtsen kasuan ere, baliabide horien norakoa edo kudeaketa partekatua Udal honi baldin badagokio.

Ekialdeko Barrutirako lokala

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Ekialdeko Barrutirako lokala egokitzeko egikaritze eta jarduera proiektuari dagozkion obrak kontratatzeko espedientea, Altzako Udalinfoko bulegoak ere hartuko duena. Lizitazio aurrekontua 346.292 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 6 hilabetekoa.

Ibai parkea

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Ibai Parkea eta Lugañene pasealekua 27 lotzeko proiektuaren obrak kontratatzeko espedientea, 188.581 euroko aurrekontuarekin eta 3 hilabeteko egikaritze epearekin.
1. ardatza edo Ardatz nagusia: Lugañene aldea (zehazki, 27. poligonora sartzeko biribilgunea eta Martutene pasealekua lotzen dituen lotuneko espaloia) lehendik dagoen oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbidearekin lotzen du.
2. ardatza: 1. ardatzeko adar bat da, Parfer eraikinaren atzealdean dagoen pasabidearen hegoaldeko estriboan du amaiera, eta Txomin ibai-parkearekin lotzen da.

HESTIA

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du baztertuta dauden pertsonentzako eguneko arretarako zerbitzua (HESTIA) xede duen kontratazio espedientea. Urteko lizitazio aurrekontua 510.717 eurokoa da, eta gauzatzeko epea urtebetekoa, beste 2 urtez luza daitekeena (bi luzapen, bakoitza gehienez ere urtebetekoa).

Udaltzaingoaren ibilgailuak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Carza Gipuzkoa Motor SLU enpresari esleitzea Udaltzaingorako bost patruila auto elektriko renting sistemaren bidez hornitzeko kontratua. Kontratuaren urteko prezioa 56.918 eurokoa da.