PRUEBA
Gobernu Kontseiluak gizarteratzeko proiektu pilotuak kudeatzeko aldi baterako programa bat sortzea onartu du gaur, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta enpleguko eta prestakuntzako zazpi teknikari kontratatzea aurreikusten du.
Lan eta Enplegu Sailaren eta Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren arteko hitzarmen baten bidez, xede horretarako Europako funtsetako 6,5 milioi bideratuko dira, eta proiektu pilotu berritzaileak egingo dira iraupen luzeko langabeziak eragin handia duen euskal udalerri eta eskualdeetan GSIa eta/edo DSBE jasotzen duten pertsonen gizarteratze-ibilbideak garatzeko.