Gobernu Kontseiluak onartu du Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 2,2 milioi euro bideratzea 2022an lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak finantzatzeko, eta horiekin 1.500 pertsona inguru kontratatzea aurreikusten da.
Laguntza horien bidez, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordeztu nahi dira. Diruz lagunduko da bai langabe gisa izena emanda dauden pertsonak kontratatzea, bai lanaldi partzialerako kontratatutako langileen lanaldia luzatzea.
2021eko deialdian 853 kontratuk jaso zuten dirulaguntza; horietatik 674 emakumeak izan ziren eta 179 gizonak. 253 enpresak jaso zituzten laguntza horiek, eta guztira 1,14 milioi euro izan ziren. Diruz lagundutako kontratu guztietatik 195 eszedentzien ordezkapenekoak izan ziren, eta 658 lanaldi-murrizketakoak. Gehienetan (838) seme-alabak zaintzeko izan zen.