PRUEBA
Gobernu Kontseiluak Lanbideko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat berretsi du; horren bidez, 500.000 euro esleitu dira 2022an langabezia-prestazioa ordainketa bakarrean jasotzen duten pertsonen Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzak finantzatzeko.
2021eko deialdian, lan elkartuko kooperatibetan edo lan-sozietateetan bazkide langile gisa sartu ziren, edo langile autonomo gisa eratu ziren 538 langaberen kuotak diruz lagundu ziren, 161.500 euroko aurrekontua gauzatuz.