Kultura sailburuorde Andoni Iturbek “Balenciaga. Izaera” erakusketaren aurkezpenean parte hartu du

0
Museo Balenciaga Getaria. Foto: Alfredo Merino

Kultura sailburuorde Andoni Iturbek “Balenciaga. Izaera” erakusketaren aurkezpenean parte hartu du. 2022 honetan ospatzen den haren heriotzaren 50. urteurrenaren testuinguruan, Cristóbal Balenciaga Museoak “Balenciaga. Izaera” erakusketa aurkeztu du. Jostunaren obra landuko du, bere teknikaren gakoetatik abiatuta. 30eko hamarkadaren bukaerako silueta historizistetatik 60koaren forma abstraktuagoetara, eta 50ekoaren diseinu ikonikoetatik igarota, Cristóbal Balenciagak sortutako forma eta bolumenak dira haren ezaugarririk behinenak.

“Balenciaga. Izaera” erakusketak museoko bost erakusketa-areto hartuko ditu, eta, martxoaren 19tik aurrera, 90 pieza erakutsiko ditu, patroi, bozeto eta argazkiez gainera.

Informazio gehiago hemen.