Bingen Zupiria sailburuak 2022ko Jai Alai World Tour zesta punta zirkuituaren aurkezpenean parte hartu du

0
PRUEBA

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Bilboko Itsasmuseumean egin den Jai Alai World Tour 2022ren aurkezpenean izan da gaur. Aurkezpenean Fernando Azkarate Munduko Pilota Kontseiluko presidentea, Mikel Egiguren Jai Alive enpresako arduraduna eta zirkuituan parte hartuko duten kirolari batzuk ere izan dira.

Zirkuituak lau grand slam eta final four bat izango ditu eta orain arteko luzeena izango da. Maiatzean hasi eta urte amaieran amaituko da eta guztira lau grand slam izango dira Donostian, Markinan, Gernikan eta Hondarribian eta kirolari onenak bilduko dituen final four bat ere izango du.
Informazio gehiago hemen.