Idoia Mendia Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburuak herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, gaur arratsaldean, #MendiaTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak otsailaren 18tik martxoaren 6ra bitartean egin ziren.
Herritarrek kezka sortzen dieten gaien inguruko galderak planteatu dituzte, jarduera publikoari eta Gobernuari lotutakoak, eta Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburuak erantzuna eman die gehien bozkatutako 20 galderei. Berdintasuna, elkarrizketa soziala, lan-erreforma, enplegua eta prestakuntza eta lan-osasuna izan dira elkarrizketaren ardatza.
Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.