Artolazabal Olakueta etxean izan da ‘cruce de fronteras’ en aurrestreinaldian

0

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek parte hartu du, gaur arratsaldean, Cruce de Fronteras dokumentalaren aurrestreinaldian. Dokumental horrek iragaitzazko migratzaileen bidaiei buruz hitz egiten du. Errusiako inbasioaren ondorioz Ukrainatik lekualdatu diren pertsonen testigantzak biltzen ditu dokumentalak, baita Afrikatik gerretatik edo gosetik ihesi Europara bidaiatzen dutenenak ere. Bi taldeek Irungo mugan gurutzatzen dituzte bideak.

Ekitaldia Berrizko Olakueta Etxea etorkinei aldi baterako harrera egiteko zentroan egin da. Arreta humanitarioa behar duten pertsonak eta nazioarteko babesa eskatzen dutenak hartzen dituen egoitza-baliabidea da.

Cruce de Fronteras ETBrako Aquí y Ahora saioaren denboraldi berriko lehen atala da. Gaur gauean emitituko da 22:30etik aurrera. Eider Hurtado zuzendari eta aurkezleak zuzendu du aurrestreinaldia, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Olakueta Etxeko zuzendari Gorka Ruizek ere parte hartuko dute.

“Kazetaritzako profesionalek Euskadi integratzaileagoa, berdintasunezkoagoa, aniztasunari irekia eta talde ahulekiko solidarioagoa lortzen lagun diezagukezue”, esan dio Artolazabalek Baleuko produkzio-etxeko Aquí y Ahora taldeari.

Sailburuak “harrera-ingurunea” aprobetxatu du migrazioaren eta nazioarteko babesaren arloko transferentzia berriro aldarrikatzeko. “Espainiako Gobernuaren eskumena da”, esan du, “baina interes humanitarioei balioa ematen diegu, eta horregatik, orain eta lehen inplikatuko gara”.

Artolazabalek berriro ere “Europa eta Afrikako gerra guztien aurka ahotsa altxatu” du eta “Errusian eta Latinoamerikan giza eskubideen babesa” aldarrikatu du.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak esan du “Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu duela Euskadi integratzaileagoa bilatzeko, gizarte-erakundeekin eta komunikabideekin lankidetzan arituz”.