Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria Bilboko BBK Aretoan egin den 22. Korrikaren aurkezpen sozialean izan da gaur arratsaldean. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordea ere izan da ekitaldian.
Ehun lagun baino gehiago hurbildu dira BBK Aretora, besteak beste, AEK-ko arduradunak, euskararen ingurukoak, hedabideak, alderdi politikoetako ordezkariak, sindikatuak, gizarte eragileak…Lasterketa hasteko aste bete geratzen dela gogoratu dute antolatzaileek. Korrika martxoaren 31n hasi eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian.
Informazio gehiago hemen.