Urkulluk Industria Abagunearen Behatokiaren bileran parte hartu du

0
Fuente: Irekia
PRUEBA

Iñigo Urkullu Lehendakariak Industria Abagunearen Behatokiaren (IAB) bileran parte hartu du. IABk Euskadiko klusterren arduradunak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren lantaldea biltzen ditu urtero.

Gaur goizean Barakaldoko BEC-en ospadu den topaketan, Euskadiko ekoizpenaren zatirik handiena ordezkatzen duten 16 klusterrek hartu dute parte. Industria Abagunearen Behatokian honako hauek daude: aeronautika, elikadura, automobilgintza, bioosasuna, eraikuntza, energia, trenbide-ekipamenduak, galdaketa eta forja, habitata, zura, bulegoa eta contract, itsas industriak, ingurumena, papera, siderurgiako produktu eta instalazioak, fabrikazioko teknologia aurreratuak, EIKTak eta ezagutza, eta garraioak, mugikortasuna eta logistika.