Alejandra Estefaniak 2024ra arte berritu du Athleticekiin

0

Alejandra Estefania bigarren taldeko jokalaria eta Athletic Club 2024ra arte elkartuta jarraitzeko akordiora iritsi dira. 18 urteko erdilariak denboraldi osoa darama jokatu gabe, 2021eko abuztuan lehen taldearekin denboraldi-aurrea egiten ari zela belaunean lotailu gurutzatua hautsi zuelako. Kontratu berritze honekin Estefak gutxienez beste bi denboraldi egingo ditu Klubean. 2021eko ekainaren 6an debutatu zuen Lehen Mailan Levante UD-ren aurka.

Udan lesionatu ondoren, medikuaren alta jasotzetik eta Reto Iberdrolako taldeari ligako azken zatian laguntzetik gertu dago. Lakuatik heldu zen Lezamara 2018-2019 denboraldian, kadete mailan. Hala ere, B taldearekin jokatu zuen ia urte osoan, eta hurrengo urtean ere berdina gertatu zen. Iaz Reto ligan finkatu zen, Rober Pampinek zuzentzen duen bigarren taldeko jokalari erregularrenetako bat izanik. Iraia Iturregik lehen taldearekin partida batzuetarako deitu zuen, eta Levanteren aurka debutarazi zion Buñolen, Clara Pinedorekin batera. Ohikoa da Espainiako selekzioko beheko kategorietan, eta oreka ematen du zelai erdian. Datorren denboralditik aurrera, Alejandrak bi denboraldi gehiago izango ditu aurretik futbolaz gozatzeko, lesio larria gainditu ondoren.