Berdintasunerako Lege berriaren aurkezpen publikoak egingo dira Gasteizen, Bilbon eta Donostian

0

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako Legea aurkezteko informazio-saioak antolatu ditu. Legea Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 2022ko martxoaren 3an. Informazio-saioak irekita egongo dira bertaratu nahi duten guztientzat (streaming bidez ere zabalduko dira Irekiaren bidez), eta honako datetan egingo dira: datorren apirilaren 4an Gasteizen (11: 30etik 13: 00etara, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Ordezkaritzako Euskaldun Berri aretoan); apirilaren 6an, Bilbon (17: 00etatik 18: 30era, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan, Kale Nagusia, 85), eta apirilaren 7an, Donostian (16: 00etatik 17: 30era, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan, Andia kalea, 13). Honako esteka honetan eman daiteke izena.

Saio horietan, lege berriaren ekarpen garrantzitsuenak azalduko dira.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako Legea berdintasun-politikak garatzeko baliabide ekonomikoak, giza baliabideak eta baliabide teknikoak indartzea aurreikusten duen legea da; EAEko sektore publiko instituzional osoan funtsezko elementuak bultzatzen ditu berdintasun-politikek aurrera egiteko, hala nola planak, zerbitzu espezializatuak eta langileen prestakuntza; ikasgeletan hezkidetza-lana indartzen du; neskei, haurrei eta nerabeei babes handiagoa ematen die indarkeria matxistaren aurrean;  eta emakumeen aurkako indarkeria goiz detektatzeko sistemen hobekuntza dakar, baita haien erreparaziorako, beste askoren artean.