Gobernu Kontseiluak iruzurraren aurka borrokatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa bere gain hartzen duen Adierazpen Instituzionala onartu du, baita neurri-plan bat ere, iruzurraren aurkako baldintzak, interes-gatazka, finantzaketa bikoitza eta estatu-laguntzak eta ingurumen-kalte ez-esanguratsuak betetzeko, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (BEEP) gauzatzeko eskatzen den Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren baliabideekin finantzatutako ekimenen kasuan. Dokumentu hori euskal sektore publikoko erakundeek eta sailek osatu eta egokitu ahal izango dute.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du arau juridiko, etiko eta moralak betetzeko estandar gorenekin erakunde horrek duen konpromisoa eta bere jarduera guztietan mantentzen dituen osotasun, objektibotasun eta zintzotasun printzipio zorrotzenekin bat egitea Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako funtsekin finantzatutako jarduketetara hedatzen dela.
Dokumentua argitaratuko da https://www.euskadi.eus webgunean, Eusko Jaurlaritzaren Gardentasunaren eta datu-bistaratzeen atarian (https://www.gardena.euskadi.eus) eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-economia-hacienda/), BEMen egikaritze-justifikazioetan bere dokumentu propioaren eredu gisa erabili nahi duenarentzat eskuragarri egon dadin.