Mendekotasuna duten adinekoen Bizkaiko egoitza-zentroen sarea: egoera martxoaren 29an

0

Martxoaren 28an, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen 154 egoitza baimenduetan (10.748 plaza) Covid19aren eragina honelakoa zen:

Positiboa berretsitako erabiltzaileak: 68

Positiboa berretsi eta ospitaleratutako erabiltzaileak: 10

Positiboa berretsitako langileak: 76

Covid19a berretsi gabe bakartutako langileak: 18

Gaur egun, 17 zentrotan daude kutsatutako pertsonak.

Azken egunetan bi pertsona hil dira Covid-19arekin.