Rekalde Aretoak Mikel Erkiagaren margolanak erakusten ditu Barriek 2021 programaren barruan

0

Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten hainbat artistaren lanak erakusten dituen Barriek 2021 erakusketa-zikloak Mikel Erkiagaren margolanak erakutsiko ditu gaurtik aurrera Rekalde Aretoan.

Mikel Erkiagaren «Amu bakoitzean» erakusketa maiatzaren 29ra arte egongo da ikusgai foru aretoan, eta Barriek programaren hamargarren edizioko azken erakusketa da. Erakusketak artistak azken bi urteetan egin dituen lan batzuk aurkezten ditu, baina gehienak duela gutxi sortuak dira.

Erakusketan formatu handiko piezak eta txikiagoak ikus daitezke, baita Polaroid argazki batzuk ere. Argazki-objektu horietan gertatzen diren kolorearen kadentziak eta alterazioak ernamuina izan ziren artistak pinturaren bidez inguruneari uko egitea eta birpentsatzea posible den iker dezan. Lanek argazkigintzaren eta pinturaren arteko uztartze lana egiten dute, betiere pinturaren praktikan sakontzeko asmoarekin.

Amu bakoitzean izenburuak bere ikerketak dakarren tranpari egiten dio erreferentzia; izan ere, margolariaren lan-prozesuan, bi diziplinek, argazkigintzak eta pinturak, batak bestearekiko amu lana egiten dute, dualtasun berean korapilatutako obra multzoa osatzea lortu arte.

Foru erakundearen erakusketa aretoa Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten sorkuntzak proiektatzeko plataforma ezin hobea bihurtzen da. Oraingo honetan, Jenni Alvaradok, Izaskun Araluzeak, Urtzi Urkixok, Javier Rodríguez Pérez-Curielek eta Mikel Erkiagak, Aldundiaren Sormen Artistikorako Bekez gozatu dutenek, euren lanen sorta bat erakutsi dute.

XIX. mendearen amaieran Bizkaiko Foru Diputazioa aitzindaria izan zen estatuan, artistei pentsioen eta beken sistema bat eman baitzien prestakuntza bultzatzeko. Horregatik Rekalde Aretoaren lehentasunezko helburua da talentua babestea eta gure Bizkaiko lurraldean sortu eta lan egiten duten belaunaldien garapen artistikoaren lehen etapetan laguntzea.

MIKEL ERKIAGA (Bilbo, 1994).

Arte Ederretan Graduatua (2016) UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatean; halaber, bertan Pinturako Masterra egin zuen (2017). Erasmus izan zen Wroclawiuko (Polonia) ASPn (2016). Bere «Tarde roja, hoja azul» lana banaka aurkeztu zuen Bilboko Juan Manuel Lumbreras galerian (2019) eta Sitsak Janiko Berbak Arrigorriagako erakusketa aretoan (2017).

Taldean Soplo. Arnasketa saiakerak bezalako erakusketetan parte hartu du, Euskal Museoa, Bilbo (2021) edo Gallery. Delivery, «Compartir la vida vivida«, Getxo eta Bilbo (2021), besteak beste.

Beka eta egonaldi batzuk jasotzeaz gain, GetxoArte 2021 bezalako bitartekaritza programetan kolaboratzen du eta 2022ko apirilean Muturbeltzek antolatzen duen Bizitza Onaren egoitza artistikoan parte hartuko du. Paisaia edo natura hilak bezalako gaien bidez, argazkiaren eta pinturaren arteko hesia lausotzen saiatzen da.

HURRENGO ERAKUSKETA

Barriek IRANTZU YALDEBERE 2022ko maiatzak 31 – uztailak 31