PRUEBA
Kirol ekintzen teknikari, parekidetasun teknikari eta arkitektu-tekniko plazak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesuak abian ditu udalak, iazko abenduan izen ematea ireki ostean. Hiru hautaketa-prozesuetako azterketetako behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak martxoaren 24an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hiru prozesuetako lehen azterketak, apirilaren 7an, 10:00etan Izarraitz frontoian egingo dira.
Azterketan gaitegi orokorrari buruzko ariketa teorikoa izango da hiru kasuetan eta guztira, 138 pertsona daude deituta. Azterketa egitera datozenentzat 9:30ean irekiko dira ateak eta sartzeko beren NAN-a aurkeztu beharko dute.