Vivian: “Oso ondo gaude azken txanpa gogor honi ekiteko”

0
2022KO MAR. 30A

Dani Vivian Lezamako prentsa aretoan agertu da Athletic-Elche partida jokatzeko lau egun falta direnean. “Bederatzi partida ditugu aurretik, batzuk aurkari zuzenen aurka, Europarako sailkapena dela eta. Konfiantza dugu gure lanean, eta uste dut oso ondo iritsi garela azken esprint gogor honetara”.

Nazioarteko konpromisoek eragindako geldialdiaren ondoren, lehiaketa igandean itzuliko da Katedralera, lehoietzako berebiziko garrantzia duen partidu batekin: “Partida hau prestatzeko bi aste izan ditugu, eta hori da garrantzitsuena. Elcheri irabazi eta gero Vilarreal izango dugu buruan”, adierazi du erdiko atzelariak.

Ligako azken bi jardunaldietan Iñigo Martinezen bajari buruz galdetu diotenean, Vivianek irmo erantzun du: “Iñigo krak hutsa da, baina konfiantza handia dut nire taldekide guztiengan, eguneroko erakusten duten  konpromisoa eta sakrifizioa ikustea besterik ez dago. Denok batera aurrera begiratzen dugu, talde gisa egiten diogu aurre Europan sartzeko erronka handi honi”. 

Athleticen hurrengo aurkariari dagokionez, gasteiztarrak Elcheren joko zuzena azpimarratu du: “Lehen jardunaldian ikusi genuen, oso partida zaila izan zen eta igandean gauza bera espero dugu, oso adi egon beharko dugu. Gure ohiko erritmo altua sartuko dugu, eta, ezartzen badugu, hiru puntuak eskuratuko ditugula uste dut”.

Atzelari zuri-gorriak Marcelinori buruzko iritzia ere eman du: “Gustatuko litzaidake gurekin luzaroan jarraitzea. Lehen Mailan debuta eginarazi didan entrenatzailea da, eta ni askoz hazi naiz berarekin, baita nire taldekideak ere. Nahiago nuke hemen geratzea”.

Azkenik, harrobiak Athleticeko lehen taldeari egindako ekarpena azpimarratu du Vivianek: “Oso jende ona datorrela uste dut, eta, garrantzitsuena, batzuk besteez elikatzen gara. Lezaman egunero ikusten den indarra eta diziplina ispilurik onena dira edonorentzat. Ikusi, ikasi eta kopiatu. Ea aukera duten hona iristen dire guztiek ni egiten ari naizen bezala ikusi eta ikasteko. Hori da hazteko modurik onena”.