Lehoiek hitzordu garrantzitsua izango dute larunbat honetan Lezaman. 12:00etatik aurrera Ligako 26. jardunaldia jokatuko da Athletic Club eta Valencia CF taldeen artean. Atzo Villarreal CF Paternan garaitu ostean, talde valentziarra erosoago aurkitzen da sailkapenean, jaitsiera postuak zortzi puntura dituztelarik. Hala ere, Andrea Estebanen neskek oraindik ez dute salbazioaren lasaitasuna, erlaxatu ezin diren bost jardunaldi bitituzte aurretik jokatzeke.
Joaneko partidan, Antonio Puchades zelaian Iturregiren neskek nagusitasunez (1-3) irabazi zuten eta Azkona eta Yulema Corres, birritan, izan ziren eguneko golegileak. Denboraldi hasiera zen eta zuri-gorriek oso ondo ekin zioten ikasturteari. Larunbatean Villarreal CF-ren etxean luzapenean garaipenak ihes egin ondoren, une honetan seigarren postuan kokatuta daude 40 punturekin. Horrela, azken jardunaldiko berdinketaren zapore mingotsa leuntzeko balio beharko lukeen lehia izango da larunbatekoa. Andrea Estebanen taldea ligako bisitaririk txarrenetakoa da, Rayo Vallecanoren puntuak soilik hobetu dituzte etxetik urrun; zehazki, Paternatik kanpo, lau besterik ez du lortu. Denboraldian zehar ez du erregulartasunik aurkitu eta 16 punturekin jaitsiera markatzen duen SD Eibarretik gehiago urruntzeko helburuarekin iritsiko dira Lezamara.
Kirol arloan, Valentzia CF talde gaztea da eta Candela Andújar, Anna Torrodá, Bea Beltrán edo Asun bezalako jokalariak ditu. Gainera, Berta Pujadas berreskuratzeko aukera izan du, eskuin belaunean artroskopia bat gainditu ondoren. Konpentsatutako plantilla da, baina gol dezente jaso ditu (46) ikasturte honetan. Oriana Altuve da bere erreferentziazko aurrelaria 6 golekin eta Candela Andujarrek bostekin hurbil jarraitzen dio. Jokalari arriskutsuak ditu erasoan, baita geldikako jokaldietan ere. Marta Carro kapitainak gisa horretan egin zion gola lehoei joaneko norgehiagokan.