Athletic Clubek San Mamesen duen denda ofizialak erakusleiho berria du. Erresuma Batuko Murwalls artisten taldeak, New Balancek bultzatutako ekintza batean, gure hiru jokalariren bustoak marraztu ditu graffiti erraldoi batean: Iñigo Martinez, Mikel Balenziaga eta Yuri Berchicherenak, hain zuzen ere. Azken horiek horma-irudiaren azken exekuzioa lehen pertsonan ikusi ahal izan dute.
Obra Athletic Clubek San Mamesen duen denda ofizialeko erakusleihoan ikus daiteke, zelaiko 26. atearen ondoan. Establezimendua astelehenetik larunbatera dago irekita, 10:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 19: 00etara.