Asteburuan herritar batek jasandako eraso matxista kondenatu du Barakaldok

0

Gaur goizean bildu da Erasoen aurkako Mahaia, eta bihar arratsean, hilak 1, Herriko Plazan egingo den elkarretaratzera agertzeko deia egin du Mugimendu feministak deialdia egin badu, Udalak bat egingo du harekin, beti bezala, indarkeria matxistaren aurkako indarrak batzeko

Gaur goizean bildu du Barakaldoko Udalak Erasoen Aurkako Mahaia, asteburu honetan herritar batek jasandako eraso matxistaren berri emateko, bai eta ustezko erasotzailea atxilotu dutela adierazteko ere. Delitu-historial luzea du, eta horietako lau, indarkeria matxistagatik. Erasoen aurkako Mahaiak  bihar arratsean, hilak 1, 18.00etan Herriko Plazan egingo den elkarretaratzera agertzeko deia egin du. Mugimendu feministak deialdia egin badu, Udalak bat egingo du harekin, beti bezala, indarkeria matxistaren aurkako indarrak batzeko.

Atzo atxilotu zuen Ertzaintzak 34 urteko gizonezkoa, emakumezko bati labanaz mehatxu egiteagatik. Erasoa jasan duen emakumeari eskura dauzkan udal baliabideen berri eman diote Emakume Arlotik, hala laguntza psikosoziala nola juridikoa.

Hiriko elkarte feministek, emakume-taldeek, LGTBIQ+ kolektiboak, udaltzainburuak, Emakume Arloko Berdintasun Ataleko teknikariak eta udaleko alderdi politikoek osatzen dute Erasoen aurkako Mahaia. Kasu honetan, Erantzun Publikoaren Protokoloa abiarazteko baimena eman duenez biktimak, Erasoen Aurkako Mahaiak gertatutakoa kondenatzea, indarkeriaren aurkako pankarta udaletxeko balkoian jartzea eta biharko, hilak 1, arratseko 18:00etan Herriko Plazan elkarretaratzera biltzeko deia egitea adostu du.  Hala ere, mugimendu feministak elkarretaratzea egitea erabakiko balu, udalak bat egingo luke, indarkeria matxistaren aurka indarrak batzeko.

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei laguntzeko telefonoak:

  • Berdintasunaren Ministerioa: 016
  • Emakume Arloa: 010 – 944 78 94 35
  • Udaltzaingoa  944 38 01 00