Eusko Jaurlaritzaren eta sektore publikoko erakundeen behin-behineko exekuzio kontsolidatua 2021ean % 97,8koa da

0

Sarrerei dagokienez, lurralde historikoen ekarpenak 10.830 M €-koak dira; Estatuko COVID funtsak 740 M €-koak; Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren sarrerak 344 M €-koak; eta gainerako sarrera ez-finantzarioak 650 M €-koak. Zifra horiekin, 2021eko behin-behineko superabita % 0,85ekoa da (605 M €). Eskuragarri dagoen diruzaintzako gerakina 1.877 M €-koa da, eragindako gerakina —sektore publikoko beste erakunde batzuei dagokiena— eta kobrantza zalantzagarriko eskubideak kenduta.

Informazio gehiago