Kadagua eta Kastrexana arteko lineako cren maiztasun berriak uda baino lehen egongo dira martxan

0

Osoko Bilkurak, udal talde guztien babesarekin, maiztasuna handitzeko kontratuaren aldaketa onartu du. Halaber erregelamendu berria onetsi da. Erregelamendu honek, besteak beste, hobekuntza hauek jasotzen ditu: adingabeen doakotasuna 6 urtera arte zabaltzea; maskotei transportinik gabe sartzen uztea; ikusmen-arazoak dituzten pertsonentzako irisgarritasuna hobetzea; edo autobusera bizikletaz sartu ahal izatea.

Barakaldoko Kbus hiri-autobusak hobekuntza berria izango du aste gutxi barru. Barakaldoko Osoko Bilkurak ontzat eman du Amaia del Campo alkatearen taldeak Kadagua eta Kastrexana auzoak hartzen dituen 3. lineako geralekuen maiztasuna handitzeko egindako proposamena. Udal talde guztien babesa izan duen proposamenarekin batera Kbusaren erregelamendua berritu da. Erregelamendu honek, besteak beste, hobekuntza hauek jasotzen ditu: adingabeen doakotasuna 6 urtera arte zabaltzea; maskotekin transportinik gabe bidaiatzeko aukera; ikusmen-arazoak dituzten pertsonentzako irisgarritasuna hobetzea; edo autobusera bizikletaz sartu ahal izatea.

2019a urte garrantzitsua izan zen Kbusentzat, erdigunetik urrunen zeuden auzoetara iristeko lineak zabaldu baitziren: Burtzeña, Kadagua eta Kastrexana. Zerbitzu berri horrek linea berri bat ezartzen zuen, 3.a, mikrobusekin egiten dena, Kadagua eta Kastrexana auzoei zerbitzua emateko. «Hasieran iragarri genuen linea horren ordutegiak zabaltzea aztertuko genuela, eta orain Osoko Bilkuran maiztasuna handitzea onartu dugu; zabalkuntza honi esker auzoa 3 ordutegi eskuragarri izatetik 7 ordutegi izatera pasatzen da», azaldu du Jon Andoni Uriak, auzoetarako eta hirirako Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Ibilbidea bera ez da aldatuko, baina Kadagua 6an linearen hasiera aldatu egingo da eta amaiera Kastrexanan kokatuko da. «Auzoko bizilagunekin genuen konpromisoa betetzen dugu; herritar horiek batez ere goizeko lehen orduko maiztasunak eskatzen zituzten ikastetxeetara edo osasun-zentroetara hurbildu ahal izateko. Kbusen zerbitzua auzoetan oso zerbitzu erabilgarria izatea lortu nahi dugu», azpimarratu du. Zabalkuntza honek urtero 64.355 euroko inbertsioa eskatuko du.

Hauek dira 3. linean uda baino lehen martxan jarriko diren ordutegiak:

  • Irteerak Kadaguatik (astelehenetik igandera, jaiegunak barne): 7.45, 8.45, 9.45, 14.45, 15.45, 16.45 eta 17.45.
  • Irteerak Kastrexanatik (astelehenetik igandera, jaiegunak barne): 8.15, 9.15, 10.15, 15.15, 16.15, 17.15 eta 18.15.

BERRIKUNTZAK KBUSAREN ERABILERAN

Beste alde batetik, auzo eta hirietarako Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak, Jon Andoni Uriak, Osoko Bilkuran aurkeztu du Barakaldoko hiri-autobusaren erregalamenduaren aldaketa, autobusaren erabilerak eta araudia modernizatzeko. Horrela, udaleko alderdi guztiekin akordioak lortu ondoren, erregelamenduak berrikuntza garrantzitsuak jasotzen ditu ikusteko zailtasunak dituzten (soinu-elementuak instalatuz) eta mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko. Halaber, igo egin da adingabeek doan bidaiatzeko adina, 4 urtetik 6 urtera pasatuz. Horiek ez ezik, % 45eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonen laguntzaileentzako txartela ere doakoa izango da; hobekuntza hau maila orokorrean Eusko Jaurlaritzak garatzen duenean jarriko da indarrean.

Gainera, maskotekin bidaiatu ahal izango da transportinik gabe, betiere 8 kilo baino gutxiago pisatzen badute eta ibilgailuaren zorua ukitu gabe bidaiatzen badute. Ibilgailuaren erdialdean bizikletekin sartzea baimenduko da autobusaren okupazioaren arabera eta mugikortasun murriztua duten pertsonen eta haurtxoen orgen lehentasuna mantenduz.

Azkenik, erregelamenduak Kbus BGPren barruan Barik sistemako titulu multimodal guztiei atxikitzeko aukera jasoko du.

Gainera konpromiso batzuk hartzea erabaki da ikusteko zailtasunak dituzten pertsonentzako zerbitzuaren etengabeko soinu-informazioa hobetzeko eta  irisgarritasun unibertsala hobetzeko informazio-panelak edo app-ak instalatzeko azterlana egiteko.

«Eskerrak eman nahi dizkiet talde guztietako bozeramaileei erregelamendua aldatzeko burutu den lankidetzagatik; aldaketak,  zerbitzua hobetzeaz gain, gure bizilagunen bizi-kalitatea ere hobetuko duelako» esan du Uriak amaitzeko.