Proiektu piloto bati esker adinekoek bizikletaz ibiltzeko aukera izango dute Barakaldon

0

Barakaldo adinekoekin batera lan egiten ari da gero eta hiri adiskidetsuagoa izan dadin. Arratsalde honetako udalbatzak pauso berri bat eman du xede hori lortzeko Biraka eta Ekologistak Martxan taldeek adinekoek bizikletaz ibili ahal izateko proposatutako ekimenaren onarpenarekin. Udal-talde guztiek proposamena babestu dute, alkatetzako zinegotzia den Gorka Zubiaurrek esan duenez, «mugikortasun-zailtasunak dituzten adinekoen bizi-kalitatea hobetzera zuzenduta egongo da, aisialdi inklusiboko aukera bat eskainiz».

Alkatetza Arloa bizikletak adinik gabe eta oztoporik gabe izeneko proiektu piloto hau martxan jartzeaz arduratuko da. Zahartze aktiboaren aldeko apustua Amaia del Camporen gobernu-taldearen identitate adierazgarria da. «Adinekoek asko dute gizarteari emateko eta, horregatik, garrantzitsua da ahalik eta luzaroen bizitzea, ahalik eta bizitza aktiboena, autonomoena eta osasungarriena eginez» esan du Zubiaurrek. «Barakaldo adinekoek behar, eskatzen eta eskaintzen dutenera hobeto egokitutako hiria izatea nahi dugu, beharrezko aldaketa guztietan protagonista gisa inplikatuz, hori dela eta, Lagunkoia proiektura gehitu gara, gure hiriaren diagnostikoa eta ekintza-plana egiten ari diren adinekoek osatutako talde eragile bat sortu dugu, adiskidetsuagoa izan dadin», zinegotziak gogorarazi du.

Bizikletak adinik gabe eta oztoporik gabe aisialdiko alternatiba inklusiboa sustatuko du, osasunaren funtsezko elementu gisa, gizarte-bizipenak eta -harremanak sustatuz, garapen pertsonal on baterako. «Era berean belaunaldien arteko jarduerak sustatuko dira, bizikleta erabiltzeko zaletasuna partekatzera animatzeko eta, guztion artean, aisialdiaren bidez, adinekoen inguruneak, harremanak eta kultura-aberastasuna hobetzeko bide egingarria ibilbideetako bisiten bidez aurkitzeko», aurreratu du Zubiaurrek.

BARAKALDO INKLUSIBO BATENGATIK

Bestalde, Barakaldoko Udalbatzak Lagundu hezkuntza-premia bereziak elkarteak aurkeztutako mozioa onartu du, Barakaldo udalerri inklusiboa izan dadin komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak erabiliz; piktogramak, soinu-seinaleak eta zeinu-hizkuntza jartzean datza, dibertsitate funtzionala duten pertsonen ulermena eta eskuragarritasuna errazteko. Mozioa gehiengo osoz onartu da eta Udalari honako ekintza hauek egiteko eskatu zaio: eremu publikoetan piktogramak jartzeko, semaforoetan soinu-seinaleak jartzeko ikusmen-arazoak dituzten pertsonen kolektiboarentzako, udal-jardueretan plazen % 10 gutxienez desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako gordetzeko. «Alkatetzara heldu ginenetik argi genuen Barakaldo eskuragarriagoa izan behar zela, ez soilik eremu publikoetan eta garraio publikoan, baizik eta komunikazioan eta Udalak eskaintzen dituen zerbitzuetan ere», azaldu du Mikel Antizarrek, Gizarte Ekintzako zinegotziak. «Une horretatik, xxx milioi euro baino gehiago inbertitu ditugu auzoetako eskuragarritasun-jardueretan. Era berean, gizarte- eta kultura-ekipamenduetan, hezkuntza-ekipamenduetan, kirol-ekipamenduetan etabarretan oztopo arkitektonikoak kendu ditugu. Kbusen soinu-seinaleak erabiltzea onartu berri da, ikusmen-arazoak dituzten pertsonen eskuragarritasuna hobetzeko. Udala Etxean komunikazio-proiektu inklusiboa sortu dugu, kirola sustatzen dugu, baita arloan adituak diren hainbat elkarteen partaidetzarekin ere…», zerrendatu du Antizarrek. «Edozein kasutan, badakigu oraindik lan nekeza dugula egiteko, horregatik daramatzagu hilabeteak Eskuragarritasun Unibertsaleko Plan bat egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzeko lan egiten, eskuragarritasun osoa lortzera bideratutako jarduerak gauzatzeko eta tresna eta gida gisa balioko diguna», zehaztu du.

SAHARAKO AUTONOMIAREN ALDE

Azkenik, udalbatzak mozio bat ontzat eman du, zeinetan Barakaldoko Udalak arbuiatzen duen Espainiako Gobernuko presidentearen Saharako autonomiari buruzko Marokoko erreinuaren proposamenari emandako babesa, eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa onartzen du eta Espainiako Gobernuari aintzatesteko eskatu dio. Amaitzeko, Udalak adierazi du Mendebaldeko Sahararen kontuari irtenbidea emateko ebazpen politiko bakarra funtsezkoa dela Magrebeko herrialdeen arteko eskualde-lankidetzarako eta eskualdearen egonkortasunerako, segurtasunerako eta oparotasunerako.