2022ko Korrika Bilboko Udaletxetik igarokeran, alkateak hartu eta eroan du lekukoa

0

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak jaso du 2022ko Korrikaren lekukoa, udaletxetik igaro denean. Aburtok Udaletxearen eta Albia lorategien arteko tartea egin du, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziarekin eta udal korporazioko beste ordezkari batzuekin batera.

Era horretan, Udalak bat egin du euskararen aldeko ekimen honekin, eta agerian jarri du Bilbo geroz eta euskaldunago baterako helburuan aurrera egiteko konpromisoa, bilbotarrak eguneroko bizimoduko edozein arlotan euskaraz bizi ahal izan daitezen.

KORRIKA ekitaldi handi bat da, AEK-k antolatua, eta aurten hogeita bigarren aldia du. «Hitzekin» du aurten goiburua, eta joan den martxoaren 31n abiatu zen Amurrion, eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian. Ordura arte, milaka pertsona ibiliko dira Euskal Herriko hainbat herritan, euskarari babesa agertuz.