Kirol ekintzen teknikari, parekidetasun teknikari eta arkitektu-tekniko plazak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesuko lehen azterketak egin dira gaur. Iazko abenduan izen ematea ireki zen, eta martxoaren 24an onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Gaur 10:00etan ekin diote azterketa egiteari eta gaitegi orokorrari buruzko ariketa teorikoa izango da hiru kasuetan. Guztira, 138 pertsona zeuden deituta gaurko probetarako.