Quimatryx enpresa gipuzkoarrak minbiziaren aurkako botika bat lizentziatu du 92 milioi dolarren truke

0

Quimatryx enpresa gipuzkoarra minbizien tratamendurako botika berri bat garatzen ari da, eta Txinako enpresa batekin akordio batera iritsi da 92 milioi dolarren truke. Akordio horren arabera, HiDiamond enpresak erregulazioko fase aurrekliniko osoa garatuko du, eta, gainera, herrialde asiarrean egingo duen Quimatryxen botikaren saiakuntza klinikoak egiteko baimena eskatuko dio Sendagaien Txinako Agentziari.

Quimatryxek lortutako akordioak aurrerapauso nabarmena ematen du farmakoaren garapenean; izan ere, 92 milioi dolarrera arteko ordainketak jasotzen dituen lizentzia bat da, garapen eta merkataritza mugarriak lortzeari lotuta, baita salmenten gaineko royaltie batzuk ere

Quimatryx-en konposatua farmako epigenetikoa da, eta dagoeneko frogatu du eraginkortasun handia duela tumore solidoetan (pankreako eta biriketako minbizia) eta odoleko neoplasietan (mantuko zelulen linfoma).

Lortutako akordioak Quimatryx eta Oncomatryx taldea sektoreko enpresa erreferente gisa jartzen ditu, eta konposatu berriak garatzen jarraitzeko diru sarrera garrantzitsu bat ekarriko du.

Quimatryxen konposatuaren funtzionamendua

Quimatryxen botikak gaixotasunak eragiten dituzten alterazioak zuzentzen ditu eta horiei aurre egiten laguntzen du diana epigenetikoak, genetika kontrolatu eta erregulatzen duten proteinak blokeatuz. Botika mota hauen abantaila handietako bat da kimioterapiak baino toxizitate gutxiago eragiten duela, terapia epigenetikoak modu bideratuagoan eta espezifikoagoan jarduten bait du, tumore-zelulei bakarrik erasotzen dielarik.

Quimatryx-i buruz

Quimatryx Oncomatryx Taldeko enpresa bat da, eta diana epigenetikoen aurkako farmako berriak aurkitu eta garatzen ditu, harik eta fase klinikoan baliozkotu arte, ondoren enpresa farmazeutiko bati lizentzia saltzeko. Quimatryx-en konposatuak minbiziaren edo gaixotasun neurodegeneratiboen bezalako gaixotasunen aurka zuzenduta daude. Quimatryxen  minbizia edo gaixotasun neurodegeneratiboen aurka zuzenduta daude.

QUIMATRYXen jatorria Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ana Arrieta eta Fernando Cossio irakasleek eta beste ikertzaile batzuek egindako ikerketa batean dago. Horiek spin off bat sortu zuten, eta 2015ean Oncomatryx Taldean sartu zen.

Quimatryx-ek Suitzako Dao Tun aholkularitza-enpresaren Tianke Wong doktorearen laguntza izan du akordio honetara iristeko.

HiDiamond-i buruz

Hidiamond abangoardiako produktu biomedikoetan oinarritutako I+G enpresa txinatarra da, eta munduan liderrak diren produktu terapeutikoak garatzea du helburu.

Bere akziodun fundatzaileek politika industrialen eta araudi arautzaileen arloan duten ezagutza sakonean oinarrituta, bai eta bere adituek eta baliabideek sendagaien erregistroaren, ikerketa klinikoaren eta berrikuspen teknikoaren arloetan dituzten abantailetan ere, Hidiamondek ahalik eta gehien aprobetxatzen du efizientziaren lehiakortasun globala eta Txinako farmazia-ikerketaren eta -garapenaren kostu integrala, munduarekin bat datozen produktu terapeutiko aurreratuak berritzeko eta garatzeko, mundu osoko pazienteen estali gabeko mediku-beharrak asetzeko.

Hidiamond produktu terapeutiko aurreratu globalak, first-in-class dianak eta/edo mekanismo berritzaileak, hala nola fast follow eta best-in-class dianak eta/edo mekanismo egiaztatuak, ikertzen eta garatzen ditu.