Barakaldoko Esku-hartze solidarioarekin lankidetzan dihardu Eretzak, Ukrainiari laguntzeko

0

Eretza hirigintza kudeaketarako sozietatea Barakaldoko Esku-hartze Solidarioa (ISB) elkartearekin elkarlanean ari da datorren astean Ukrainako herriarekiko elkartasun ekintza berri batean jaso nahi dituen produktuen logistikan.

Lan hori errazteko asmoz,  toki bat lagatzea erabaki  du hirigintza kudeaketarako sozietateko presidente eta Etxebizitza Plangintza Arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok 2014an Barakaldoko udaltzaingoek sortutako GKE horri.

ISBk ekintza solidario bikoitza proiektatu du 2022ko apirilean. Alde batetik, `Kids Ukraina’rekin elkarlanean arituko da errefuxiatuak hartu eta lekualdatzeko, duela gutxi egin zuen bezala.  Bestalde, erakundeak bigarren bidaia bat egingo du Ukrainako lurretara, beharrezko produktuak gatazka-eremura eramateko. Azken ekintza hori egiteko, ia 40 lokalizazioko sare bat antolatu da Barakaldon eta Ezkerraldean eta Bilbon, produktu jakin batzuk biltzeko (pixoihalak, konpresak eta eskuoihal hezeak).

Barakaldoko Esku-hartze Solidarioaren Facebookeko orrian kontsulta daiteke datorren astean artikulu horiek uzteko establezimenduen zerrenda.