Bilboko Udalaren kultur agenda apirilaren 11tik 24ra

0
PRUEBA

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.

    • Apirilak 21, 19:00etan. Basurtuko Udaltegia. Ibilkateatro – Hoy no salgo. Antzerkiko aktore gazte batek izu eszenikozko aldi bat izango du tupustean, antzeztera ateratzera doan unean bertan. Publiko soberanoak gehiegi espero du, agian, bere buruari aditzen lanak dituen pertsona batengandik. Erantzukizuna du zain oihaltzarraz bestaldera.

 

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da. Aste osoan.

    • Abandoko Udaltegia. ANESVAD Fundazioa Eva Menaren lankidetzarekin – Rostros que dejan rastro. Margoa. Covid19aren pandemiak erakutsi digu norberekoikeriaren gainetik egon behar duela guztien onurak. Osasuna erronka global bat da. Eta osasun-arloko langileen talentua altxor unibertsal bat, eta hala izan behar du. Medikuntzako, erizaintzako eta zainketetako profesionalen aldeko omenaldi bat da. Aukera bat, oroimenean arrastoak uzten dizkigutenen aurpegiak ikusteko.

 

    • Begoñako Udaltegia – Photobat. Argazkigintza. Photobat, Bilboko Argazki Elkartea, argazkigintzako elkarte bat da, eta Bilbon dauka egoitza. 2015ean sortu zen, eta harrezkeroztik, bazkideak gehituz joan zaizkio, grina berarekin: argazkigintza. Lehiaketak, ikastaroak eta argazkigintzako irteerak ez ezik, erakusketak ere antolatzen ditugu. Eta hortik sortzen da erakusketa kolektibo hau, 32 irudirekin, aukera emanez gai, teknika, estilo eta argazkigintza ulertzeko modu desberdinak hautemateko. Espero dugu gozatzea!

 

    • La Bolsako Udaltegia – María Rosario Uriarte – El Color En La Naturaleza. Argazkigintza. Artelan handi horrek, Natura biluz eta basak, bere paisaiekin, argiekin eta une beti desberdinekin, artista asko gonbidatzen eta inspiratzen ditu zirrara eragiten duten obrak sortzera.

 

    • San Frantziskoko Udaltegia – Angel Sánchez – Babel. Argazkigintza. Babel, berez, eraikin hutsak eta hotzak baino askoz gehiago da. Inkomunikazioaren inperioa da. Gizatasunik gabeko gizarte baten erradiografia.Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino.

 

    • Errekaldeko Udategia – Blanca Calderon. Margoa. Genero-kontzeptua baino harago doan figura femeninoa interesatzen zaio artistari. Fintasuna, keinua, gorpuztasuna, samurtasuna eta intimismoa funtsezkoak dira proposatzen dudan emakumearen margozko kontakizunean. Ez dago ezer pastelaren teknika bezalakorik adierazteko zer den femeninotasunaren xarma bere ustean; zeren pastelaren teknika oso fina baita, eta tratatzeko zaila, eta trazu garbi, fresko, benetako eta lehen asmokoa eskatzen baitu.

 

    • Otxarkoagako Udaltegia -Salimos Reforzadas o Re-Forzadas. Argazkigintza. Erakusketa honen xedea da gogoeta egitea Giza Eskubideen Egunaz eta jarraipena ematea egun horri, zeren eta, promulgatu zirenetik igarotako denboraren despit, oraindik ere ez baita errespetatzen haien edukia, eta urratu ere egiten baitira larriki. Pandemiaren krisiak agerian jarri du pertsonen zainketarekin konpromiso sendo bat edukitzeko beharra, eta horrek erantzukizun sozial bat galdegiten du, konpromiso horiek betetzekoa.

 

EUSKAL FOLKLOREA

BILBAO BASQUE FEST Euskal Kulturaren Jaialdia, #BilbaobasqueFEST, apirilaren 13tik 17ra itzuliko da Urira, berritasun handiekin eta 200 jarduera baino gehiagorekin, hogeita hamar bat lekutan.

Udalak hiria dinamizatu, hurbileko merkatua eta turismo kulturala bultzatu eta Aste Santuan hiriaz gozatzen duten bilbotarrei kalitatezko proposamena eskaintzen dien jaialdi hau berreskuratzen du.

Bilbao basque FESTek ohiko sei gaiei eusten die: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport. 200 jardueraz baino gehiagoz gozatu ahal izango da, gehienak doakoak eta publiko guztiarentzat, Euskadiko musikaren, gastronomiaren, herri kirolen, kulturaren edo zinemaren alderdi adierazgarrienak erakusten dituztenak, 300 artista baino gehiagoren partaidetzarekin eta hainbat estreinaldi eta berritasunekin.

Bilboko Aste Santuaz gozatzeko Bilboko basque FESTen informazio guztia eta programa osoa esteka honetan dago: basquefest.bilbao.eus.

LITERATURA

LIBURUAREN EGUNA. Duela 26 urtetik, UNESCOk eskatuta, Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an ospatzen da, 1616an, Literatura unibertsaleko hiru egile klasiko handiren heriotzaren oroitzapenarekin bat,: Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega. Oraingo honetan, hainbat etxola jarriko dira Areatzako pasealekuan, liburuak saltzeko. Apirilak 23. Areatzako pasalekua.

MUSIKA

BAS – BILBAO ARTE SAKRATUA zikloak “Ahots zerutiarrak – Divinas voces” izenburua du aurten.

    • Apirilak 11, 18:30ean. Bilboko Elkarte Filarmonikoa. Ludovique Ensemble. Ludovice Ensemble portuges taldea Eduarda Melo, sopranoa; Marta Vicente, biolona; eta Fernando Miguel Jalôto, organoa, dira. Kontzertuak “Tenebrae factae sunt” izena izango du. Errepertorioan Michel-Richard de Lalande-ren lanak nabarmendu behar ditugu, historia osoko musikari frantses ospetsuenetako bat delako. Programa osatzeko, Frantziako hiru organo-jotzaile garaikide handiren obrak joko dituzte: Marchand, Raison eta Du Mage. Ludovice Ensemble antzinako musika jotzen duen taldea da. Lisboan du egoitza, eta 2004an sortu zuten Fernando Miguel Jalôto-k eta Joana Amorim-ek, XVII. eta XVIII. mendeetako ganbera-musika bokal eta instrumentala ezagutzera emateko asmoz, antzinako musika-tresnak erabiliz.

 

    • Apirilak 12, 18:30ean. Bilboko Elkarte Filarmonikoa. Propitia Sydera. Kontzertuak “Musika sakratuaren uholdea! Pasioa eta extasia barrokoko musika sakratuan” izena du, Propitia Sydera taldearekin, María Espada-rekin (sopranoa) eta Pedro Gandía Martín-ekin (biolina eta zuzendaritza). Talde honetako kideek nazioarteko eszenako talde barrokoekin jotzen dute (Hesperion XX, Cafe Zimermann, Sevillako Orkestra Barrokoa, Musiciens du Louvre, Zefiro, Das Neue Orchester…) eta hainbat musikarirekin kolaboratu dute: Wilbert Hazelzet, Alfredo Bernardini, Saskia Salembier, Petros Bakalakos… Beraien errepertorioan, Antonio Caldara, Georg Friedrich Haendel, Arcangelo Corelli eta Antonio Vivaldi-ren lan sakraturik esanguratsuenak daude.

 

    • Apirilak 13, 18:30ean. Bilboko Elkarte Filarmonikoa. Les Arts Florissants-William Christie. BAS amaituko da Les Arts Florissants taldearen “Leçons de Ténèbres” kontzertuarekin (Aizaroen lezioak asteazken santurako), ahots baterako eta bitarako, François Couperin-ena. Obra hori sakontasunez ezagutzen du Les Arts Florissants taldeak. “Aizaroak” esan ohi zaion zeremonia baterako da, hau da, Aste Santuko liturgia berezi baterako: Pazko aurreko asteko asteazken, ostegun eta ostiralean egiten diren matutiak. Lehen gau ilunean egiten zen eta, bijilia luze honetan, egunak argitu ahala kandelak itzaltzen ziren.

 

Programazioaren xehetasunak webgune honetan: musika-musica.bilbao.eus.

MUSIKA DIBERTIGARRIA DA – LA MÚSICA ME DIVIERTE da, hiritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, publikoa musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara hurbiltzeko helburuarekin sustatutako kontzertu didaktikoen zikloa.

    • Apirilak 22, 19:00etan. Bertendona Institutoa. Jazzbana Ensemble “Bidaia On, Amona Braulia” (Euskaraz). Sarahk amonaren egunkaria irakurriko digu, Estatu Batuetara joan zen bateria-jolea, eta han bizi izan zituen pasadizoak kontatuko dizkigu, musika modernoaren eta haren musika-estiloen historiaren uneak gogoratuz: New Orleans, Dixie, Blues, Gospel, Swing, Bebop. Sarrerak esteka honetan.

 

TXITXARRILLOAK. “Txitxarrillo” saioetan, ordu erdiko atsedenaldiarekin, tokiko dantza-orkestra entzutetsuenak izango dira.

    • Apirilak 17. La Casillan, 18:00etatik 21:00ra.. Orquesta Maran

 

SEGURTASUN NEURRIAK

Erakundeak zorrotz beteko ditu COVID araudiari buruz indarrean dauden neurriak. Aretoko langileen gomendioei kasu egin beharko zaie beti.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus