Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Ijito Herriaren Nazioarteko Egunaren ospakizunean parte hartu du

0
PRUEBA

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, gaur eguerdian, Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldian parte hartu du. Urtero ospatzen da, apirilaren 8an. KALE DOR KAYIKO elkarteak antolatu du.

Itziar Urtasun Lankidetza eta Bizikidetza zinegotziak eta KALE DOR KAYIKO elkarteko ordezkariek lagunduta, alkateak Arriaga plazan jarri den erakusketa bisitatu du. Erakusketa horretan, bilbotarrei ijito herriaren historia eta kultura ezagutarazten zaizkie.

Juan Mari Aburtok jakinarazi die Udalak konpromiso sendoa daukala Ijito Herriaren interesak ordezkatzen dituzten elkarteekin lanean jarraitzeko, aurkitzen dituzten oztopo guztiei aurre eginez. Alkateak, bere hitzaldian, Ijito Herriaren ezaugarri diren balioak aipatu ditu, eta herri horrek oraindik ere pairatzen dituen bazterketa, estereotipoak eta aurreiritziak gaitzetsi ditu.

Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna Munduko Ijito Biltzarrak asmatu zuen, 1971ko apirilaren 8an Londresen egin zuen batzarrean. Batzar hartan, ijitoen eskubideak aldarrikatu ziren, bandera erromania ofizialdu zen (urdina eta berdea, zerua eta zelaiak irudikatzen, eta gurdi-gurpil gorri bat erdian, Indiatik askatasunerako bidearen ikur), eta ijito herriaren “Gelem Gelem” ereserkia (Jarko Jokanovic-ek idatzia) ofizialdu zen

SARE SOZIALAK: