Hirugarren komunikazio onena, Pediatriako Zainketak Aringarrien Espainiako Elkartearen Kongresuan

0

Pediatriako Zainketak Aringarrien Espainiako Elkartearen V. Kongresura bidali diren ehun komunikazioen artean hirugarren onena izan da «Cómo fallecen los niños en nuestro entorno» izenekoa, Pediatriako Etxeko ospitalizazio zerbitzuko Idoya Serrano Pejenautek, Anabel Carmona Núñezek, Jesús Sánchez Echanizek eta Julio López Bayónek egin dutena.

Azterlanaren helburua zen pediatriako pazienteen heriotzaren testuingurua aztertzea. Horretarako, 2018 eta 2021 artean ospitalean edo etxeko ospitalizazioan ingresatuta zeuden 18 urtetik beherako pazienteen heriotzak behatu zituzten. Ondorioztatu dute hildako gehienak urtebetetik behera zutela eta patologia basal batengatik hil zirela, batez ere, progresio edo prozesu azpiakutuengatik. Halaber, gehienak ZIUetan hil ziren eta erdia solairuan edo etxean egokitze-neurriak hartu eta gero