‘Substantziarik gabeko adikzioen egungo egoera: ausazko jokoak eta kirol-apustuak’ ikastaroan izena emateko epea luzatuta

0

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Substantziarik gabeko adikzioen egungo egoera: ausazko jokoak eta kirol-apustuak ikastaroa. Kurtsoa Estibaliz Ansotegi Guruziagak, psikologian lizentziatua, Ortzadar enpresako osasun eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak, emango du.

Izena emateko epea luzatu dugu!

Noiz eta non:

Izena emateko epea: 2022ko apirilaren 1etik 10era. Formularioa

Non: Gazteen Euskal Behatokia (Uriortu kalea 11, behea)

Noiz: 2022ko maiatzaren 4an, 11n eta 18an

Ordutegia: 10:00etatik 14:00ra 

Hizkuntza: euskara 

Leku-kopurua: 16 pertsona

Izena emateko epea: 2022ko apirilaren 1etik 10era. Formularioa

Izena emateko epea: 2022ko apirilaren 1etik 10era. Formularioa

Non: CRAJ (Anoeta, 28).

Noiz: 2022ko maiatzaren 5ean, 12an eta 19an

Ordutegia: 10:00etatik 14:00ra

Hizkuntza: euskara

Leku kopurua: 20 pertsona

Izena emateko epea: 2022ko apirilaren 1etik 10era. Formularioa

Informazio gehiago

Helburuak:

  • Gizarte-eragileei informazioa eta prestakuntza ematea ausazko jokoekin (batez ere kirol-apustuekin eta on-line jokoekin) eta sare sozialekin lotutako arriskuei buruz.
  • Joko horiek eta sare sozialek izan ditzaketen arriskuei buruzko informazio objektiboa ematea.
  • Norberaren burua zaintzeko jokabideak sustatzeko estrategiak ematea.
  • Parte-hartzaileak sentikortzea mezu prebentiboak sustatzeko betetzen duten eginkizunaren garrantziaz.

Metodologian

Genero-ikuspuntuari arreta emango zaio. Izan ere, ikerketa ugarik antzeman dute on-line jokoak, kirol-apustuak, aplikazio mugikorrak eta abar erabiltzeko modu eta ohitura desberdinak dituztela neskek eta mutilek. Horregatik, ikerketa horiek emandako informazioa kontuan hartu da edukiak landu, helburuak planteatu eta materialak egiterakoan.

Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko apirilaren 1ean indarrean jarriko ditugun FORMULARIOAK bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2022ko apirilaren 1etik 10era

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.